2010-02-18

SESTAOKO TXALAPARTA ESKOLA MUNDURA...!!!

Taldeak weborria egiten ari da egunotan. Gutxi barru denon zerbitzura egongo da. Herraminta berri honekin taldeko jarraitzaileek zein txalaparta zaleek orokorrean espazio berri bat izango dute Sestaoko Txalaparta Eskola hurbilagotik eta era erakargarri eta erosoagoan jarraitzeko. Era berean ateak irekiko dizkigu mundura...
Helbidea ondorengoa da: www.sestaotxalaparta.com

2010-02-17

20. URTEURRENEKO BIDEOAK

20. urteurrenaren festan parte harturiko talde desberdinen joaldiak youtube-n dauzkazue ikusteko. Honako hauek dira horietako batzuk:

20. URTEURRENEKO ARGAZKIAK

20. urteurreneko argazkiak ikusgai dituzue ondorengo link honetan:www.flickr.com/photos/sestaokotxalapartaeskola